XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bere ustez espresioak intentzioa gainditzen du.

Ume bakoitzaren formulazio beharrak trazu batzu sortzen ditu, kodigo bat eratzen duten zeinu batzu (1989).

Umearen marrazkien ikertzaile gehienek, trazuak utzirik, irudia hartu izan dute beti kontutan, marrazkien interpretazioetarako irudian oinarritu dira.

Eskolan eta gizartean gehien baloratua izan dena irudia izan da, hots, errepresentazioa, baina Sternek zera dio: (1989).

Orain arte, umearen marrazkiak aztertzeko, psikologiazko interpretaziobideak erabili izan dira gehienetan.

Esate baterako, Lowenfeld (1980) interpretazio psikologikoetan oinarritu da, marrazkiak zenbait etapatan sailkatzen dituelarik.

Rhoda Kellogg-ek umearen marrazkiak estetikaren barnean kokatzen ditu, estetika zera bezala hartzen duelarik: (1979).

Arno Stern, aldiz, umearen marrazkiak aztertzeko, begirada berri batekin datorkigu.

Interpretazio eta projekzio subjetiboetatik aldenduz, hurbilpen zientifiko bat proposatzen du prozesu analitikoaren bidetik.

5. PROZESU ANALITIKOA Prozesu analitikoak lengoaiaren oinarrizko inbarianteak eta berauen erakuntzan ematen diren arauak berraurkitzen ditu, oinarrizko unitateak estruktura batetan eratuz, zeinetan garrantzitsua ez baita barrukoa eta kanpokoaren, kuadroa eta munduan duen erreferentziaren arteko egokitasuna, baizik eta, koherentzia gehiagoz, unitate hoien barneko erlazioa.

Lengoaiaren formalizazio prozesuan unitate hoiek sistema bat osatzen dute (Menna, 1977).

Arno Sternek umearen lengoaia plastikoan formalizazio prozesu bat aurkitzen du, eta alde honetatik artearen korronte analitikoarekin parekatu dezakegu.

Arte Modernoa korronte analitiko honen bidez eboluzionatu zen: Seurat eta Cézanne-rengandik hasita konzeptuzko arteraino, non lengoaia artistikoaren formalizatze eta abstrakzio prozesua punta gorenera eraman baitzen.